XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azalpenak Auteskundietan erakutsi dogu zer garan.

Euzko errijak eztau iñoren buztarririk jako gura, naiko dalako bere ekiñen buru ta jaube ixateko.

Uri nagusijetan ezkertarrak nausi urten diran arren, ezkara atzeratuko, orrela ikusten dogu ba, Euzkadiren ona nai badogu, errijetatik asi biar garala.

Kanpokuak galdu dauskubez uri andijak, eta orreik ezin Euzko Estatutoaren autarkirik emon leikie, odolez eta ixatez arrotzak baitira.

Iñoiz eztogu uste, oraingo antzean batuta egongo ziranak, euzko-semiak.

Betiko okerra yaku, bakotxa bere bidetik ibiltia guztijan onari, barik bakotxarenari gagozala.

Bananduko ordukoxe galdutak dira barriz errijak, bat egiten diran orduban ostera, iñork eztauz oinpetuko.

Gurenda andija lortu dau Macia jaunak eta pozik gengokez bere antzean bagengoz, baña catalandar batek iñuan eran, euran artian ezta uzkurtzazko batasunik, ezta benetazko erri bakerik.

Gure oinarrija auxe ixango.

Uzkurtzak batuko gaitu, gutzijon onerako.

Emen kanpokuak kendu ezkero, eztago gixarte edo sociedad'ren aurka gorrotoz jaikiko danik, siñismenak lotu daruaz ba-ta.

Abendak ordurik txarrenetan batzen badakije, eztira galduko.

Arrizku-zorijan pozik datzanak, ardura baga, areik galdubak ixango.

Igandeko gudaketan agertu genduban, oraindikarren badaguala geure artian indarrik naiko, aberrijaren ona gura ixateko ta bere aldez zintzo jokatuteko.

Ixan dira socialistan aldez autarkija emon datenak, baña oneik atzipetatu ibilli dira geyenak.

Baserritar askori gogor ots-egin dautsoe ezkertarrak bakarrik geure lege-zarrak ekarriko dauskubezalakuan.

Eta atzipelari andijenak ixan dira maxu edo irakasle diran arrotzak.

Onei gogor egiten asi biarko gara, politika arazorik etzakelako.

Socialista eta komunista diran maxubak zer irakatsiko dautsoe umiai?.

Gurasuai jakin erazo gura dautsoegu, zuurtu daitezala maxubak zer irekasten dautsen semiai.

Euzkoen gurendarik ederrana ixan dala igandeko jakiteko, eztaukogu Prieto'ren azalpenak irakurtia baño.

Zelako miña artu dau gixon orrek.

Uste ixan dautsu Catalunya'n Macia dalako bat emen xango zala bera, baña gure artian badago buru argirik, arrotzakin ibilli eziteko.

Lerroux eta beste batzuk legez millaka autarkijak artuko ebazala uste eutsun.

Len Araudi alde ibilli da, Euzkadi'k berari zor ixango baleutson askatasuna.

Baña eztogula uzkurtzagandik aldendutako lege-gairik erakutsi dautsogu.

Gaur batuteko lain ixan bagara, biar bere gai ixango gara aberrijaren ona atzemoteko.

Eztauko euzko errijak arin ibilli biarrik.

Geldiro baño zuzen bere elburua dua.

Aldun bat bere atara ezpagenduban, gura ardurarik, axolik ez.

Guretzako gauza gitxi dira orreik.

Aberrijaren ona gura dogu.

Euzko semiak iratzartu daitezala, nundik aberrijaren ona sortuko dan ikusi dagijen.

Euzkuak sutik dagoz, euren barruko indarrak laster erakutsiko dauela errijaren naya-eta.

Errijak eztira egun batean gaiskatuten.

Eundi askok egin daben gatxa osatu gurean gabiltz.

Osagai ederra igandekoa.

Osatu gura dabenak, lenen erija ezautu biar dau, gero ostera osatuteko gurarija euki.

Bijok sortu yakoz Euzkadi'ri.

Aldunak ondo dira, baña orrein ganetik dago errijetan erne dan urdurija, artegatasuna. Lauaxeta.